Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena eta lauko finalera!

TAKE Tolosa Junior taldeak beharrezko partida irabazi zuen eta Lauko finalera sailkatu da

Beste behin Junior mailako errendimendu liga Usabalera iristen zen, kasu honetan ezohiko ordu batean, larunbata goizeko 9etan! Beraz goiz geratu ziren tolosarrak gorputza esnatuta edukitzeko partiduan. Maila ezberdineko bi talde aurkitzen ziren, lauko finalerako borrokan zegoen TAKE, eta azpitik zetorren Hernani. Esperientziatik abiatuta tolosarrak ezin ziren konfiatuta atera gero sorpresak etortzen direlako.

Partidua gogor hasi zen, erasoan ideak argi eta defentsan pentsatzeko denbora ekiditen. 20 puntu sartu zituzten Taketarrek lehenengo laurdenean, alde nahiko handia utziz. Partidua momentu guztian tolosarrena izan zen, zati guztietan 10 puntu baino gehiago sartuz eta inoiz 10 puntu baino gehiago jasoz.

Hirugarren laurdenean tolosarren maila jaitsi zen zerbait markagailuaren aldea dela eta erlajatu egin zirelako, baino egoera horri buelta ematen jakin zuten eta betiko mailara bueltatzeko intentzioa jarri zuten. Bukaerako emaitza 67-19 izanik.

Garaipen honekin lauko finalerako sailkapena lortu zuten, aurkari honek ez zuen bertan izango duten maila markatu, baino hurrengo astean Goierriren aurka erakutsi behar dute partida osoan zehar talde honek duen saskibaloia eta irabazteko gogoa, Animo mutilak azken txanpa honetan! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu