Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Espero baino gehiago kostatako garaipena TAKE Orbelarentzat

Usabalen jokaturiko partida hau ez zen ikusterraza izan

Azken sailkatua zen bisitari larunbatean usabalen eta lauko finalerako prestakuntzarekin jarraitzeko aukera ona zirudiena ia zorigaizto bilakatu zen.

Ez zen batere txukuna izan partiduaren hasiera, akats askorekin eta saski azpian konfiantza falta nabarmenarekin, gauzak horrela helburu txikiagoak finkatu eta saskibaloiaren funtsa diren alor txikiak berreskuratzen saiatu zen taldea. Ez zen taldearen egunik zoragarriena izan baina balio izan zuen taldeak zein ahulgune dituen azaleratzeko. Akatsak zuzendu ahal izateko lehen urratsa akatsa onartzea izaten omen da eta garbi dago talde honek larunbateko partidaz hausnarketa txiki bat egiten baduela zer zuzendua.

Goraipatu beharreko lana egin zuenik ere bada taldean, batez ere berrogeita… urte dituen jokalari bat, oraindik nola duen gaitasuna talde bat bere gain hartu eta gaztetxoei " saskibaloi lekzio" ikusgarri bat emateko. Saskibaloi jokalari izateko ez da saskiratzaile ona izan behar bakarrik, bizitzan bezala helburuak eta anbizioak eduki behar dira eta hori lortzeko gogoa eta grina.

Hurrengo larunbatean amaituko dute liga erregularra, ea zortea duten eta garaipen batekin amaitzeko gai diren.

menu
menu