Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Redline Mekanika junior taldeak larunbatean hasi zuen denboraldia Eskoriatzako taldearen aurka.

Aurredenboraldi luze baten ondoren, jokalariak gose ziren gustuko duten jokoan hasteko, liga hasteko.

Taldeak gogor hasi zuen norgehiagoka eta horren erakusle margailuak erakusten zuen alde txikia. Uztailari begira, taldeak ez zuen asko asmatzen baina atzean eginiko lanak partidan mantentzeko aukera eskeintzen zion.

Eskoriatzako taldea ondo landutako taldea da eta bere erritmoa ezarri zuen hasieratik. AHal zuten kasu guztietan, kontraeraso atera eta saskia erasotzen zuten inolako beldur gabe.

Auspoak erantzun zuen bitartean, taldeak oso ondo burrukatu zuen, baina naturaren legeak ezartzen duen bezala, gustuko lekuan luzaroan irauten denean, dena pikutara joateko aukera handia izaten da. Eta hori izan zen larunbatean gertatu zena. Etxeko taldea eroso sentitzen ez den intentsitate batean jolastea derrigortu zuten eta luzaroan eutsi ondoren, jarraian bizpahiru baloi galdu eta partidatik irten ziren jokalariak.

Aipagarria, markagailuak erakusten zuena ahaztuta, taldeak erakutsi zuen lanerako grina.

Partida amaieran, 40-55 izan zen markagailua.

Argi dago ez zela emaitzik desiratuena, baina jarrera horrekin emaitzak helduko dira.

Eutsi neskak!!!

1, 2, 3…TAKE!!!!

menu
menu