TAKE Orbela taldeak ezin garaipenarekin hasi denboraldia.

Lehen minutuetan egindako akatsek partida amaieran eragina izan zuten.

Talde eraberrituarekin, ilusio handiz eta junior pare batekin azaldu zen orbela taldea Atletiko
SS-ren aurkako partidura. Gauzak ez ziren ondo hasi tolosarrentzat, erasoan kamuts eta
defentsan hutsune askorekin kantxaratu ziren eta konturatzerako aurkariek aldea zabaldu zuten
markagailuan.

Lehen minutu horiek astindu ostean taldea pixkanaka dinamikan sartzen joan zen eta partidua
aurrera joan ahala gero eta egokiago hari ziren gauzak egiten, horren adierazgarri markagailua
berdintzea ere lortu zutela. Baina berdintzearekin ez da nahiko izaten eta azken minutuak
hobeto kudeatu zituen etxeko taldeak eta donostian geratu zen garaipena.

Aipatu behar da junior taldeko bi jokalarik senior mailako talde batean debuta egin zutela, Aitor
Alda eta Unai Goya hain zuzen ere. Beraien lana txalotzekoa izan zen bai erasoan zein defentsan
zuten guztia eman zuten, ziur urtean zehar poz asko emango dizkigutela.

Hurrengo larunbatean arratsaldeko 16tan usabalgo kiroldegian jokatu dute Cafes aitona
Askatuaken aurka, ea zortea duten denboraldiko lehena lortzeko.

menu
menu