Berri on bat, eta txar bat daukat zuretzako...

Behingoz hasi du denboraldia senior neskak taldeak, eta hasieratik ikusi dira taldearen bi aurpegiak, tamalez alde positiboa ez zan nahiko izan eta garaipena Donostian geratu zan.

2017/2018 denboraldiko lehiaketa hasi du larunbat honetan TAKEko nesken lehen taldeak, urterako baja
dexente dituelarik, eta lehengo jardunaldi honetan are eta gehiago. Aurten, Maria Lasa bere jokalari
etapari amaiera ematea erabaki du, faltan botako du taldeak kantxan ematen zuen lan handia, hemendik
agur bero bat eta taldetik gertu egoteko desioa. Amaia Urangak ere fitxa gabe funtzionatzea nahiago duela erabaki du, entrenamenduetan bere laguntzaz disfrutatzen jarraitzen du taldeak gutxienez. Miren
Fernandez urte osoa Alemanian igaroko du, hurrengo urte arte bere azkartasuna faltan botako dugu beraz.
Eta Miren Berasategi Chile aldera eskapatu da, beraz urtarrila arte gutxienez bere laguntzarik gabe
lehiatuko du taldeak. Zorionez, bi gehitze eduki ditu taldeak udara honetan, Nerea Elosegi bueltan dugu,
eta Leyre Jauregik juniorretik saltoa ematen du, ziur biek asko gehituko digutela urte osoan zehar!

Azken urteetan ez bezala, taldeak ia ez du azken ligan lehiatzen, azken aurrekoan baizik. Honek esan
nahi du, lehengo jardunalditik azkenekora, maila altuko taldeekin lehiatu beharko dutela gure neskek.
Polita eta interesgarria izango da beraz aurtengo denboraldia, azken urtean ikusitakoa, eta lanen gogo
berdinekin jarraitu ezkero, liga honetan lehiatzeko maila dutela erakutsiko dutela argi daukagu.

Lehen norgehiagoka honetarako ordea, ez Leyre (lesioa dela eta), ez Lore (deialditik kanpo zegoela) eta
ez Ainhoa (EEBB-ko patatak probatzera joan omen da eta) ez zuten taldearekin bidaiatu, talde motza
beraz Luberri A-taldea aurpegiratzeko. Pasatako urtean ligako onena edo onenetarikoak izan ziren
Donostikoak, baino aurten aurpegi berriz beteriko taldearekin aurkezten dira, ala ere, gorako postuetan
borrokan ibiliko dira dudik gabe.

Gogo haundiz aurkezten ziren ba Tolosarrek erronka honen aurrean, eta lehen minutuetan argi geratu zen
irabazteko nahi hau. Kanpoko jokalariz beteriko bosteko ez ohiko batekin, lehen partziala 2-8koa zen
TAKEkoen alde, eta nahiz eta lehen laurdena soilik puntu batengatik irabazi, sentsazioak oso positiboak
ziren, erasoan ideiak oso argi zituzten lehen jardunaldia izateko, eta defentsako intentsitatea azken urtekoaren parekoa zan. Berri ezin hobea denboraldia hasteko.

Bigarren laurdenean ordea berri txarrak etorri ziren. Partiduak egundoko eraldatzea izan zuen, eta
Donostiarrak guztiz gainetik pasa ziren 10 minutu hauetan. Defentsan inongo komunikaziorik gabe
defenditu zan, aurkariei saskiratze errexak eskainiz, aldaratzea ez genuen ixten, eta 1X1eko defentsan ere
gogortasun falta nabarmena ikusi zan. Entrenatzaileek ez genuen aurkitu erantzunik Luberriko jokoari 10 minutu hauetan, eta guzti hau batuta 25-10eko partziala ekarri zuen. Merezitako zigorra.

Zorionez TAKEko neskek, beste behin, erakutsi zuten ez dituztela besoak errex jaisten, eta
atsedenalditik irteera behar zena izan zen. Defentsan pare bat detaile aldatuz eta batez ere sinisten
jarraitzeak, taldea berriro partiduan sartzea ekarri zuten. Hirugarren laurdena berriro oso ona izan zen,
baino etxekoen hiruko bat azken jokaldian, egindako lana iluntzen zuen. Hala ere azken 10 minutuetan
Tolosarrak borrokan jarraitu zuten eta nahiz eta emaitzaren saria ez jaso, bai lortu zuten norgehiagoka
sentsazio positiboekin amaitzea. Txalotzekoa jokalarien erantzuna bigarren zati honetan. Bukaerako emaitza ordea 60-48 Luberriren alde.

Donostiarren garaipena merezimendu osoz izanda, aipatu beharra dago bigarren laurdeneko emaitza 25-
10koa izan zela, eta beste 30 minuturena gehituta 35-38 TAKEkoen alde. Honek garbi uzten ditu bi
errealitate, alde batetik aurtengo ligan edozein lo-kuluxka garesti ordainduko dugula (eta larunbatekoa
handia izan zen), baino beste aldetik, taldeak gaitasun guztia duela edozein aurkariaren parean lehiatzeko.

Helburua beraz argia da, larunbatean 30 minutu izan zirenak, hurrengo asteburuan 40 izatea. Denboraldi
hasiera besterik ez da, taldeak ondo entrenatzen hari da, beraz denbora soberan dugu berri ona eta txarren
arteko balantza gure alde okertzeko.

Datorren larunbatean, etxean estreinatuko dira gure neskek, Ayma Goierri taldearen aurka. Lehengo
jardunaldian errex irabaztetik datoz, beraz ez da batere erreza izango. Lanari gogor fruituak beti iristen
direla!

Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu