Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidea eraikiz

Lasarteko taldearen aurka ezin garaipenik erdietsi.

Larunbat goizean 9.30etan jokatu zen norgehiagoka Lasarteko polikiroldegian. Aurrez bagenekien aurkari gogorra izango zela eta baita hala izan ere. Lehen laurdenetik lehia estua izan zen. Erritmo bikainaz hasi zuten jokoa gure neskek eta euren gogortasunari eusteko lanak izan arren, buru belarri ahalegindu ziren gure neskak.

2 laurdenak primeran joan ziren, atsedenaldira, partida berdinduta joan ziren eta handik aurrera lanak izan zituzten. Zonakako defentsak jokoa astundu eta oztopatu zuten. Aurkariek zorte oneko aldi bat izan zutela aitortu daiteke. 8, 3ko saskiratu zituzten eta aski izan zen partidatik ateratzeko. Aski lan izan zuten gure neskek partidan burua mantentzeko, baina handik aurrera ere lana gogotik egin zuten eta emaitzak emaitz, irakasgai bikainarekin itzuli ziren gure neskak etxera.

Aste honetan primeran ari dira entrenatzen eta horren fruitui asteburuan ikusteko aukera izango dugu.

Aupa neskak!

1,2,3…TAKE!

menu
menu