Hurrengo pausoaren bila

Senior neskak beste behin gogor borrokatu zuten etxetik kanpo, aurkari zail baten aurrean... baino tamalez garaipena etxean geratu zen berriro.

Oiarso taldea zuten aurkari larunbat honetan TAKEko senior neskak. Errenteriakoak denboraldi bikaina
burutzen ari dira, eta azken astean egundoko emaitza lortzetik zetorren. Beldurra ordea ez, irabazteko
gogoa baizik nabaritzen zan gure nesketan. Jardunaldi honetan Lore geratu zen deialditik at. Talde hau
entrenatzeak ezezko alde gutxi dauzka, baino hau badu.

Esan bezala, Errenteriako neskak aurten denboraldi ederra burutzen ari dira, zoriontzeko aurrerapausoa
eman dute aurreko denboralditik, eta badirudi atzetik belaunaldi oso polita daukatela. Tolosarrak ordea ez
dira atzean geratzen, eta denboraldia aurrera doala, geroz eta maila hobea erakusten ari dira partiduetan.
Progresio honekin jarraitzeko ideiarekin kantxaratu ziren beraz gure neskak.

Norgehiagokaren lehen minutuek guzti hau erakutsi zuten, bi taldeek maila altuan jokatzen zuten,
defentsak gogorrak ziren, etxeko neskak beraien sistemak ondo burutzen zituzten, eta Tolosarrek talde
jokoaren ondorioz saskiratze onak aurkitzen zituzten. Lehen laurdena Nerea Elosegik lortutako hiruko
batekin itxi zan, eta berdintasuna markagailuan. Bigarren laurdenean partiduko jokaldi berezia ikusi
genuen. Oiarsoko neskak aldaketa bat burutzen zuten, jokalaria mahaiaren kontrako aldetik atera zen,
horrek TAKEkoen defentsan nahastea sortuz eta ondorioz etxekoen saskiratzea erraztuz. Balio behar ez zuten bi puntu, baino tira, gertatzen diren gauzak. Tolosarrek ez ziran behera etorri eta partzial txiki bat
lortuz, markagailuan 5 puntuko abantaila!

Hemen hasi zan ordea TAKEkoentzat larunbatean arazo nagusia izan zena, faltak alegia. Bonusen
egonda, ez genun jakin izan gure burua kontrolatzen, eta soberan zeuden falta ugari egin genituen,
Oiarsoko neskei behin eta berriro jaurtiketa libretik gehitzeko aukera emanez. Horrela gauzak, hirugarren
laurdeneko bukaeran, Oiarsokoak ziren 4 puntu aurretik.

Azken laurdena ikustekoa izan zen, Oiarsokoak abantaila hartzen zuten markagailua, TAKEkoek
bonusen faltak iten jarraitzen zuten, eta norgehiagoka erabakita zegoela iruditzen zen bakoitzean Tolosarrak hiruko bat sartzen zuten, inoiz ez direla etsitzen erakusten. Martak eta Maddik bi hiruko bakoitzak saskiratu zituzten azken laurden honetan. Hauetako azkenekoak bi minuturen faltan 47-44koa ipintzen zuen markagailuan, tamalez azken momentu horietan etxekoak asmatu zuten gehiago, eta garaipena Oiarsontzat izan zen. Bukaerako emaitza 54-47.

Hau idazten duenari, ez zaio gehiegi gustatzen arbitroetaz hitz egitea, baino ezin da ukatu larunbat
honetan, markagailuan eragina izan zutela. Etxekoek 35 jaurtiketa libre bota zituzten, Tolosarrek ordea
12. Argi dago bonuseko egoeratan gure burua gehiago kontrolatzen ikasi behar dugula, baino diferentzia hori ez zan erreala izan. Hala ere, aurrerapausok ematen jarraitzeko bidea gure akatsetan fijatzea da, ez bestenganetan, eta gure buruarekin zorrotzak garen talde bat izanda, hori da egingo duguna astean zehar.

Aurten jasotako 3 porrotak etxetik kanpo eta aurkari indartsuen kontra iritsi dira, eta azken bi kasuetan
ondo borrokatu ostean, baino etorkizunean gorako postuengatik lehiatu nahi badugu, norgehiagoka
hauetan noizbehinka garaipenak lortzen ikasi behar dugu. Denok egingo dugu lan erronka horren bila!

Aukera ezin hobea datorren larunbatekoa. Usabalera liderra den BeraBera Gros talde indartsua dator.
Taldeak bere buruan sinesmen osoa dauka, eta gertu dago horrelako garaipen bat iritsiko den eguna...
Larunbat honetan zergatik ez?

Aupa ekipo! Gai geala! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu