Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Legazpin ezin

Take orbinoxeko neskak galdu egin zuten Legazpiarren aurka.

Ostiral arratsaldean jokatu zen partida, aurkariek hala eskatuta eta aste osoko lan kargaren ondoren, bertara gerturatu ziren gure neskak lan duin bat egin asmoz. Astean zehar ondo entrenatuta eta ideia garbiekin joan baziren ere, partidaren irakurketa desegokia izan zen. Aurkaria puntu bat aurretik ibili zen defentsan zein erasoan eta abantaila horrek partida zaildu zien gure neskei. Jokoa irekia eta dinamikoa izan beharrean, astuna eta geldoa bilakatu zen. Beti ez dira kontuak nahi edo desio moduan irteten baina askotan saiatu beharra dago zerbait lortu nahi bada... eta horretan zentratu ziren gure neskak, diferentzia markatzen, baina berandu ohartu ziren partidaren erritmoa aurkariek poltsikuratua zuten dagoeneko. Azkenean garaipenik erdietsi gabe itzuli ziren gure neskak baina ikasgai bikaina jasota, partida guztiak ez direla berdinak eta zerbait nahi duenak borrokatu egin behar duela.


Asteburu honetan usabal kiroldegian izango dute partida goizeko 10:30etan.


Aupa zuek!!


1,2,3 TAKE!!!

menu
menu