Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beranduegi berpiztean...

Cafes Aitona Askatuak - Take Redline Mekanika

Asteburu honetan ohikoa ez den ordutegian eta iada ezaguna den aurkaria genuen. Larunbatean borrokatzeko gogoz abiatu ginen Donostiara, gure antzeko maila duen taldea baikenuen aurrean.

Partida oso parekatsu hasi zen, bi taldeek gogor estutzen zuten, bai erasoan bai defentsan. Bigarren laurdenetik aurrera Askatukoak zonakako defentsa egin zuten, honek arazoak sortu zituen Tolosarren erasoan. Baloi galduak, eraso azkarregiak, baloirik gabeko jokalarien mugimendu eza, ... Nahiz eta gure neskek defentsa onak egin, ez zen nahikoa izan, saskibaloiaren %50a erasoa baita.

Bigarren eta hirugarren laurdenetan eskuratu zuten Donostiarrek markagailuan alderik handiena. Azken laurdenean, azkenaldian ohikoa den bezala, neskak berpiztu egin ziren eta horrelako partiduei buelta emateko gai direla erakutsiz. Tamalez beranduegi zen. Azken emaitza, 55-46 Askatuaken alde.

Pena, amorrua, haserrea, ... partidu amaieran zeuden sentimenduak ziren. Egitea daukagun hoberena? Egindako akatsez ikasi! Talde bezala jolastuz gero, emaitzak etorriko dira!

Aupa neskak! 1, 2, 3... Take!

menu
menu