Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ALDE ZAHARRA MUTILEN BIGARREN GARAIPENA

Partaidetzan lehiatzen den taldea Andoaingo Ganbara taldearen aurka gailendu zen

Larunbatean jolastu zuten kadete mutilek denboraldiko bigarren partidua, baita garaipena lortu
ere. Partidua orokorrean aztertuta, esan daiteke lehen minututik Tolosako mutilak gehiago izan zirela.

Larunbat arratsaldean jolastu zen partidua, eta gure mutilak aste hauetako lanari jarraipena emanez, partidu on bat egiteko gogoz joan ziren. Andoainera denbora soberan joan zen taldea, baina aurretik kantxan beste partidu bat zegoen eta beroketa 15 minutukoa izan zen. Behar bada, horregatik taldea ez zen behar bezain besteko indarrarekin atera partidura. Horrela, lehen laurdena 9-11ko markagailurekin bukatu zen. Markagailuan aurretik joan arren, taldeak nabaritzen zuen lehen laurdenean minutu kaxkarrak egin zituela defentsan.

Bigarren laurdenetik aurrera partiduak ez zuen zerikusirik izan. Tolosarrak estutzen hasi ziren
eta baloi lapurtu batzuen ondorioz markagailuan alde egin zuten. Hirugarren laurdenetik aurrera, markagailuko abantaila baliatuz, beste zenbait gauza lantzeko ere balio izan zuen partiduak. Gainera, aipatzekoak dira gure mutilek 3ko marratik lortu zituzten saskiratze guztiak.

Haien artean, Aritz Balerdi infantilak azken laurdenean lortu zituen lau 3ko saskiratze dira
nabarmentzekoak.

Entrenamenduetan landutakoa partiduetan erakustea izaten da garrantzitsuena eta baita askotan zailena ere. Kadete mutilek larunbatean lortu zutela esan genezake. Gainera, pozgarria da jokalariak kantxan disfrutatzen ikustea. Orain, beste aste bete du taldeak entrenatzen, disfrutatzen eta hobetzen jarraitu ahal izateko. Hurrengo astean, maila berdinean dagoen TAKE Iurre tabernako mutilen aurka derbia! Gozatzeko partidua!

Aupa mutilak eta aupa TAKE!!!!

menu
menu