Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa kadete nesken lan ona beste behin

Panelfisako neskak laugarren garaipena lortu dute hainbeste partiduetan, talde lanean oinarritutako jokoari esker.

Nahiz eta aste arraroa izan (zubia medio), gure kadete neskak jarrera ezin hobea erakutsi dute azken
entrenamendu eta norgehiagokan, jokalari guztiak agertuz bai ostiraleko entrenamendura bai partiduan
(entrenatzailea ez bezala...). Zoriontzeko jarrera!

Norgehiagoka hasi aurretik argi zuen taldeak egunaren helburu nagusia, talde bezala hobetzen
jarraitzeko erabiltzea partiduko 40 minutuak, baita beroketa ere. Aurkaria, BeraBerako talde ugarietako
bat, soilik 6 jokalariekin aurkeztu zana, eta errespetu guztiz esanda, gaur egun Tolosarrak baino maila
baxuagoa duen taldea izanda. Egoera honen aurrean jokalari bakoitzak bere buruari exigitu beharko zion
kantxako minutuak erabilgarriak izateko, eta ondo bete zuten helburu hau gure jokalariek.

Norgehiagoka presionatzen hasi zuen taldeak, eta erakutsi zuen baduela hor aurkariari min egiteko
aukera denok aldi berean saiatu ezkero. Honek ematen zien saskiratze aukera errazei esker, lehen
abantailak iritsi ziran markagailuan, lehen laurdena 20-2ko markagailuaz itxiz.

Bigarren laurdenean presioa alde batera utziz, kantxa defentsiboaren lanean zentratu zen taldea. Bertan ere erakutsi zuten TAKEtarrak ez zituztela arazorik izango, baloi asko lapurtuz eta erasora azkar korri egiten. Aipatzekoa minutu hauetan erasoan baloia nola mugitu zuen taldeak saskira aukera argiena aurkituarte.

Norgehiagoka ez zuen istorio handirik izan, eta nahiz eta erasoan oraindik zabalduta jokatzea kosta
egiten zaion taldeari, hiruko jaurtiketa argiak aurkitu zituzten gure jokalariek, 3 bidez hiruko marratik
saskiratzea lortuz. Hobetzeko atal bezala dudik gabe aldaratze defentsiboaren lana, posizioa itxi beharren,
errebotearen bila salto egiteko ohitura hartzen badegu, jokalari indartsuago edo bizkorragoak dituzten taldeen aurka sufritu egingo degu. Ea gai garen txipa aldatzeko zentzu hortan.

Markagailuaren gainetik, aipatu 11 jokalariek lortu zutela saskiratzea, taldeak ekipo bat bezala jolasten
duenaren erakusgarri. Hori da zalantzarik gabe, partiduetan gozatu, ondo lehiatu, eta ondorioz emaitza onak lortzera eramango gaituna, beraz zorionak neskak! Saskiratzaileak: Irati 17; June 2; Ainhoa 4; Maria Goya 9; Maddi 8; Garazi 10; Loinaz 15; Izaro 8; Maria Gurrutxaga 9; Enara 2; Ane 3.

Astean zehar gogoz entrenatzen jarraitu, zuen buruari exigitzen jarraitu, eta denboraldia polita izatea
lortuko dezute! Datorren larunbatean, berriro Usabalen 10:30tan saskibaloietaz gozatzen jarraitzeko beste aukera. Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu