Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Arrakasta haundia izan zuen infantilen deialdiak

Guztira 25 izan ziren izena eman zuten gazteak. Atzeratuenek oraindik badute astia taldean sartzeko. Horretarako, entrenamendua duten egunen batean agertzea nahikoa dute.

Pasa den asteazkenerako deituta zeuden 1992 eta 1993 urteetan jaiotako gazteak infantil mailan jokatzeko. Klubaren intentzioa infantil mailan bi talde osatzea da. Bata, 1992 urtean jaiotako gazteekin eta bestea, 1993-an jaiotakoekin.

Gustora agertu zen entrenatzailea izango duten Jimy Usabal polikiroldegira inguratu ziren gazteekin. Infantil A taldea osatuko duten 1992 urteko 11 lagunek eman zuten izena eta Infantil B taldea osatuko duten 1993 urteko 14-k, horietatik bi 1994 urtekoak.

Asteazkenean gerturatzerik izan ez zutenek jakin dezatela oraindik garaiz daudela taldean sartzeko. Entrenamendu saioak asteazken eta ostiraletan izango dituzte, arratsaldeko 17:00-etatik aurrera.

menu
menu