Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Usabalen estreinekoz, Irailak 12-an

Gaur izan du senior taldeak lehen entrenamendua Usabal polikiroldegi berrian. Denboraldia hasteko hamabi egun geratzen direnean ezagutu dute etxeko partiduak jokatuko dituzten kantxa.

Harrigarria badirudi ere, hala da. Usabalgo polikiroldegia iriki denetik egun dexente pasa badira ere, taldeek ezin izan dute orainarte euren zelaia ikusi. Egia esan itxura polita du kiroldegiak. Hori bai, oraindik lana gogor egin beharra dagoela nabari da. Esate baterako, goiko dutxetara ur beroa ez da iritsi.

Kiroldegi erdia bakarrik martxan dagoela hainbeste arazo badituzte, zer gertatuko da fase guztiak amaitutakoan? Entrenamendu kantxa amaitzeak lagunduko du taldeek beste antolakuntza bat egin dezaten, baina bitartean dagoenarekin konformatu beharra dago.

Entrenamendu egunak zehaztuta dituzte. Honako hauek izango dira:

Astelehenetan: 18:30-etatik 20:00-ak arte
Astearteetan: 19:00-etatik 20:30-ak arte
Ostiraletan: 19:00-etatik 20:30-ak arte

Bide batez, kiroldegiari lehen argazkiak ateratzeko aukera izan dute eta pixkanaka argazki galerian sartzen joango gara.

menu
menu