Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin izan zuten garaipena lortu seniorrek denboral

Taldearen egoera fisiko txarrak eragin zuen denboraldiko lehen porrota. UPV Arabakoak nagusi agertu ziren fisikoki eta tolosarrak nekatu zirenean ezin izan zieten aurre egin. Amaieran emaitza 62-74.

Gaizki hasi zuten denboraldia seniorrek larunbat arratsaldean jokatu zuten partiduan. Arrazoi bat baino gehiago aurkitu daitezke porrot hau ulertzeko, baina nagusiena egoera fisikoa da. Oso aurredenboraldi txarra egin du taldeak eta hori lehen partiduan garbi geratu zen. Batzuen oporrak, besteen lan kontuak, polikiroldegian ezin entrenatzeak.... aurredenboraldian lan gutxi egitera behartu du taldea eta horri partidura agertu ez zirenen bajak gehituz gero, ez zen erraza partidua aurrera ateratzea.

Bederatzi jokalari bakarrik izan ziren partiduan (Gazte, Alberto, Asier eta Kaiet baja izan ziren arrazoi ezberdinengatik). Gainera, atsedenaldira iristerako Mikel Ibañez-ek min hartu zuen belaunean eta ezin izan zuen partiduan gehiago jokatu. Errotazio gutxi izan zituen Jimy-k eta azken laurdenerako indarrak ahituta iritsi ziren jokalariak. Gainera polikiroldegian egiten zuen beroa kontutan hartuz gero, ez zegoen zer eginik.

Bere maila eman zuen bakarra Fernando izan zen, 21 punturekin. Baina jokalari bat gutxiegi zen partidua aurrera ateratzeko.

Pena da, aurkaria irabazteko moduko taldea zela ikusi zelako baina itzulerako partidura itxaron beharko da hori egia den edo ez ikusteko.

Partzialak: 14 -16 ; 33-32 ; 47-55 ; 62-74

TAKE: Kike (11), Mikel (2), Iñaki (5), Haritz (4), Fernan (21) - hasierako bostekoa - Ander (8), Ion (0), Iñigo (0), Ioseba (11).

Hurrengo partidua Urriak 1-ean jokatuko dute, arratsaldeko 18:00-etan Haron.

menu
menu