Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurten Zarautzen jokatuko du TAKE-ren jubenil tald

Gazte gutxik eman dute izena taldean jokatzeko eta zarauztarrekin harremanetan jarri ostean, akordio batera iritsi da zuzendaritza.

Jakina denez, senior taldeak duen mailan jokatzeko, azpian maila guztietako taldeak behar ditu. Aurten infantil eta kadete mailan arazorik ez du izan TAKE-k, baina jubeniletan behar adina jokalari ez zeuden. Horregatik Zarauzko taldearekin harremanetan jarri zen zuzendaritza udaran, hauek jubenil mailan talde bat baino gehiago bait zituzten. Arazorik ez zuten jarri eta TAKE-ZARAUTZ izenarekin aterako da taldea aurten.

Astebukaera honetan hasiko dute denboraldia etxean (Zarautzen), Cafes Aitona taldearen aurka. Denboraldi hasiera honetan 7 jardunaldi izango dituzte, atsedenaldi batekin, hiru partidu etxean eta beste hiru kanpoan.

Espero dezagun datorren urtean gazte gehiagok izena emango dutela eta ez dela arazorik egongo maila guztietan taldeak osatzeko.

menu
menu