Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Astebukaera honetan hasiko da kadeteen denboraldia

Lehen jardunaldian atsedenaldia izango dute. Beraz, lehen partidua Urriak 15-ean jokatuko dute Usabal polikiroldegian.

Hasi da atzerako kontaketa kadeteentzat. Datorren astebukaeran hasiko da denboraldia, baina hurrengorarte ez dute partidurik jokatuko atsedenaldia baitute.

Aurten ere Vicente Otero-ren gidaritzapean arituko dira Tolosa Argysan-eko kadeteak.

Denboraldi hasiera honetan, beste sei talde izango dituzte aurkari eta horregatik jardunaldi batean atsedenaldia izango dute. Beraiei lehen jardunaldian egokitu zaie. Itzuli bakar batera izango dira norgehiagokak eta beraz sei partidu jokatuko dituzte (hiru etxean eta hiru kanpoan).

Taldea osatuko duten jokalariak eta euren argazkiak laister argitaratuko ditugu.

menu
menu