Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaitu da infantilen denboraldia

Nagusiek 42-15 irabazi zuten eta gazteek 109-13 galdu. Emaitza hauekin nagusiek finala jokatuko dute Arizmendi-Alkesa-ren aurka.

Batzuentzat saskibaloi mundu honetan lehenengo denboraldia zen. Besteek heldutasun gehiago zuten. Horrela, urtebeteko adin alde hau asko nabaritu da bi taldeen artean. Maila berdinean jokatu behar izan dute eta elkarren arteko norgehiagoketan ez da berdintasunik egon.

Azken jardunaldian, Tolosa Argysan A-k 42-15 irabazi zion Goierri K.E.-ri. Tolosa Argysan B-k, ordea, galdu egin zuen Arizmendi-Alkesa liderrari egin zion bisitan 109-13.

Hala ere, emaitzak dira gutxienekoa adin hauetan. Saskibaloiaz gozatzea da helburua. Etorriko dira emaitzei begira aritzeko urteak.

Gazteek denboraldia amaitu dute, baina nagusiek finala jokatuko dute Arizmendi-Alkesa-ren aurka, datorren larunbatean, hilak 20, goizeko 12:00-etan Mons polikiroldegian. Arrasatearren aurka galdu egin zuten orain dela aste batzuk. Ea oraingoan irabazteko aukera duten.

menu
menu