Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Martxan dago Tolosako 3x3-koan parte hartzeko izen

Ekainak 17-an ospatuko da San Frantzisko pasealekuan. Goizez alebin eta infantilek izango dute jokatzeko aukera. Arratsaldean nagusien txanda izango.

Urtero bezala, eta aurten VIII. edizioan, Veleta elkarteak, Tolosako Adiskideok-en laguntzarekin, 3x3-ko txapelketa ospatuko du Ekainak 17-an.

Txapelketa egun batekoa izango da. Goizez gaztetxoenak arituko dira, 9:00-etatik 13:00-era arte. Semifinalak eta finala arratsaldean jokatuko dira, seniorren txapelketa barruan. Hauek 16:00-etatik 21:00-era arte arituko dira.

Sari potoloak izango dira. Gazteetan, 300€-ko opari txartela Shanti Kirolak-en irabazleentzat eta 200€-koa bigarrenentzat. Seniorretan, berriz, irabazleek 600€ eramango dituzte, 300€ bigarrenek eta 150€ hirugarrenek. Seniorren inskripzioa 30€-takoa izango da. Gainera, partehartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute opari gisa. Txapelketa amaieran, Usabal sagardotegian bi lagunentzako bi afari zozketatuko dira partehartzaile guztien artean.

Izena emateko gune bat jarri dugu hasierako orriaren eskuin aldean dagoen irudian klik eginda. Bertan irakur daitezke: ordutegiak, araudia, sariak... Izen emandakoan, bertan agertuko dira zein diren ordurarte inskribitutako taldeak. Lehen 36 taldeek soilik izango dute txapelketan parte hartzeko aukera.

menu
menu