Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Finalean ez zuten garaipena lortu infantilek

Denboraldiko azken partidan galtzaile izan ziren (28-40) Mugarri-Alkesa-ren aurka.

Lastima bat izan zen baina orain dela aste batzuk bezala, berriro ere, Arrasateko mutilak nagusitu ziren multzoko bi talde indartsuenen arteko norgehiagokan.

Larunbat goizean jokatu zuten partida Intxaurrondoko Mons kiroldegian eta denboraldia ez zuten nahi bezala amaitzerik izan. Hala ere, bikaintzat jo daiteke aurten egindako lana, bigarren postuan amaitu bait dute, urte osoan oso partida gutxi galduta eta garaipenak erraztasun haundiarekin lortuta.

Talde honek datorren urtean kadete mailan jokatuko du.

menu
menu