Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Emaitza onak TAKE-ko harrobiko talde gehienentzat

Tolosa-ko kadeteak izan ziren porrota jasan zuten bakarrak. Denek etxean jokatu zituzten partidak eta garaipen errazak erdietsi zituzten, batez ere, infantiletan. Iñauteriak direla eta Tolosa Argysan-ek soilik izango du partida larunbatean.


KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek uste baino alde gutxiagorekin irabazi zion Zarautz K.E.-ri. Azken emaitza 55-44 izan zen. Datorren asteburuan larunbat goizez jokatuko dute 11:00-etatik aurrera Eskolapioetako kiroldegian.

Larunbat goizean hasi zuen ligaxka berria Tolosa-k, baina ez zuen lortu garaipen batekin hastea. Gainera, TAKE-ko talde bakarra izan zen garaipena lortu ez zuena. Berez ahulagoa den talde baten aurka zuten partida, aurreko ligan erraztasunez gainditu zuten taldea hain zuzen ere. Baina kontuan hartuz Karimen baja (Greziara joan baita) eta taldeak bi edo hiru aste partidarik izan gabe pasa dituela, indarrak pixka bat parekatuago zeuden. Aipatzekoa da ere epailerik ez zela agertu partidara aldez aurretik abisurik pasa gabe.

Hau dena alde batera utzita, esan beharra dago etxekoek ez zutela partida on bat burutu. Hasieratik amaitu zen arte markagailuan azpitik joan ziren, puntu gutxiko desberdintasunarekin. Azken laurdenera bi puntuko aldearekin sartu ziren (44-46). Laurden hau izan zen tolosarren txarrena (burua iada iñauterietan zutela zirudien…) eta azkenean 6 puntuko aldea lortu zuten donostiarrek (56-62).

Aste honetan ez dago partidarik iñauteriak direla medio, baina espero dugu festak amaitu eta denboraldi hasieran zeukaten maila erakustea berriz ere.

Billabona-k atsedenaldia izan zuen eta aste honetan ere ez dute partidarik jokatuko iñauteriak direla eta.

INFANTILAK:
Tolosa A-k garaipen zabala lortu zuen (78-13) Oñatiko Aloñamendi taldearen aurka.

Garaipen borrokatua lortu zuen Tolosa B-k Leintz Eskola Kirola "A" taldearen aurka.

Azken asteetako porrotak ahaztea eta sailkapenari beste aurpegi batekin begiratzea zuten helburu klubeko gaztetxoenek. Entrenamendu gogorren ondorioz, entrenatzaileak saritu nahi izan zituen jokalariak gosaltzera eramanez. Emaitza ezin hobea izan zen eta garaipen batekin ospatu zuten bere entrenatzailearen urtebetetzea.

Etxekoak 10 jokalarirekin azaldu ziren partidura. Aitor oporretan eta Eneko konbokatoriatik at geratu ziren. Gauzak honela, gainontzeko guztien aportazioa garrantzitsua izango zen eta halaxe izan zen denek saskiratu baitzuten punturen bat.

Partida maldan gora hasi zen tolosarrentzat (2-7. 4 min). Baina denbora osoan erakutsi zuten defentsa erasokorrean baliatuaz, buelta ematea lortu zuten laurdeneko azken segunduan Jonek lorturiko saskikatze bikain baten ondorioz. (11-8).

Hemendik aurrera etxekoak aurretik jarri ziren eta arrasatearrak ez ziren markagailuan agintean jartzeko gai izan. Kanpotarrek ez zuten jakin Beñatek eta Iñakik taulapean eginiko erakustaldia gelditzen. Lastima taldeak jaurtiketa libreetan izandako portzentai eskaxa. Atsedenaldira 21-17.

Hirugarren laurdenean jokalari guztiek minutu berdinak jokatzen jarraitu zuten eta entrenatzaileak ipinitako konfiantzari ez zioten hutsik egin. Freskura nabarmentzen zen eta Josuk gidatutako kontraerasoak maixuki gauzatzen zituzten bere taldekideak (32-23. 30min).

Azken laurdena jakineko historia baten amaiera besterik ez zen izan. Fran, Ismael, Iñigo eta Ander Mendiluzek defentsan eginiko lana azpimarratzekoa izan zen. Joakin-ek etengabe sarrerak bilatzen zituen, aurkariak arnasik gabe utziz. Partidua amaitzeko erarik onena falta zen eta Ander Jauregik han bildatuko guztien txaloak eraman zituen hirukoa gauzatu ondoren. Amaieran 46-31.

Tolosa B: Ander M. (2), Jon (6), Ander J. (3), Iñaki (11), Ismael (2) - hasierako bostekoa - Josu (1), Iñigo (2), Beñat (12), Joakin (5) eta Fran (2).

Bi taldeek atsedenaldia izango dute iñauteriak direla eta.

menu
menu