Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/02/24-25-eko kartelera

Iñauteriak amaitu dira eta TAKE-ko talde guztiak euren leihaketetara itzultzeko garaia heldu da. Hona hemen asteburuko kartelera.


SENIORRAK:
Pasa den asteko partidako kronika argitaratu gabe geratu ginen, Eskolapioetara bidali genuen kazetariari Iñauteriak luzeegi egin zaizkiolako. Dena den honats partidako saskiratzaileak eta partzialak:

Partzialak: 26-18; 48-35; 59-48; 82-63.

Tolosa Aralar (26+22+11+23): Iñigo (5), Goar (32), Fernando (5), Haritz (3), Kaiet (11) - hasierako bostekoa - Kike (6), Martia (10), Alberto (0), Ion (8) eta Joseba (2).

Univ. Deusto-Loiola (18+17+13+15): Cohonte (17), Alcodori (5), Telleria (3), Benito (3), Tomas (2), Gastaminza (9), Azkona (3), Arias (21) eta Gaston (0).

Datorren jardunaldiari dagokionez, derby-a izango dute Andoainen, bertako Ganbara taldearen aurka jokatzeko. Hasiera batean garaipenak ez luke ihes egin behar. Ea Iñauterien ajea ez duten pairatzen eta sorpresarik ikusten ez dugun. Neurketa igande goizeko 12:00-etan jokatuko da Andoaingo kiroldegian.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek multzoko talderik indartsuenetako baten aurka jokatuko du larunbat goizeko 11:15-etan Azkoitian. Bertako GSB Acero izango du aurkari eta garaipena lortzea oso garrantzitsua izango luke, pasa den asteko porrotaren ostean.

Tolosa-k Donostiara joan beharko du, larunbat goizeko 12:15-etatik aurrera Easo Harana-ren aurka jokatzeko.

Billabona-k ere etxetik kanpo jokatuko du. Hernanira joango dira igande goizeko 11:15-etatik aurrera bertako Hernani K.E.-ren aurka jokatzeko.

INFANTILAK:
Bi infantilek ere etxetik kanpo jokatuko dute. Tolosa A-k Leintz Eskola Kirola B-ri egingo dio aurre Arrasaten larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera.

Tolosa B-k Oñatira joan beharko du, bertan larunbat goizeko 11:00-etatik aurrera Aloñamendi K.E.ren aurka jokatzeko.

menu
menu