Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/03/24-ko kartelera

Eguraldiak baldintzatu duen astea bere amaierara iristen ari da eta honekin batera gerturatzen ari dira asteburu honetan jokatuko diren partidak. Hona hemen asteburu honetako kartelera.


SENIORRAK:
Pasa den asteko garaipen garrantzitsua eta gero, bidai luzea egokitu zaie oraingoan Tolosa Aralar-eko mutilei. Larunbat arratsaldeko 19:00-etan Zallan jokatuko dute partida, sailkapeneko postu zailetan sailkaturik dagoen Bidegintza-Cespa Conten-en aurka indarrak neurtzeko. Taldea ez dago fisikoki egoerarik onenean, jokalari batzuk lesio txikiak bait dituzte, baina garaipena lortzeko gogo biziz joango dira.

KADETEAK:
Lehengo larunbatean Zarautzen bertako taldeari erraz irabazi eta gero, berriro ere etxetik kanpo jokatuko du Tolosa Argysan-ek. Arerio sailkapeneko buru den Easo Ibaia. Joaneko partidako emaitza 46-53 izan zen eta lehen postua eskuratzeko beharrezkoa dute partida irabazi eta 7 puntuko errentari buelta ematea. Partida larunbat arratsaldeko 16:00-etan izango da Bidebieta kiroldegian. Ea zortea duten.

Tolosa txapelketara itzuliko da aurreko jardunaldian atsedenaldia izan bait zuen. Hauek ere etxetik kanpo jokatuko dute, Donostian hain zuzen ere, larunbat arratsaldeko 16:00-etatik aurrera La Salle ikastetxean.

Billabona-k atsedenaldia izango du.

INFANTILAK:
Iritsi da bi infantil taldeek hainbeste espero zuten neurketa. Denboraldi guztian jo eta ke aritu ostean (entrenamenduetan bata bestearengandik gordeka ibiliaz), biak aurkari izango dira larunbat goizeko 10:30-etan Usabalen jokatuko den neurketan. Ikusmin handia piztu du partida honek eta jendetza espero da polikiroldegiko harmailetan.

Infantilekin jarraituz, astebukaera honetan ere, selekzioko entrenamendua izango dute Tolosa B-ko Josu Arregi, Beñat Azaldegi eta Jon Alkorta-k. Entrenamendua igande arratsaldeko 17:30-etan izango da Donostiako Bentaberri kiroldegian.

menu
menu