Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Tolosa B-ren garaipen erraza Bergara 94-ren aurka

Zailtasunik gabeko partida izan zen etxekoentzat. Hasieratik amaierarte menperatuta eduki zuten eta azken emaitza 85-21-ekoa izan zen. Tolosa A-k atsedenaldia izan zuen jardunaldi honetan.

Tolosa A-k atsedenaldia izan zuen astebukaera honetan. Aste Santuko oporrak direla eta, datozen bi asteburutan jai izango dute. Txapelketarako itzulera Apirilak 21-an izango da, etxean BKL-ren aurka.

Aurreko astean jasotako porrot mingarriaren ondoren Tolosa B gogo biziz atera ziren kantxara. Nahiz eta Eneko, Fran eta Ismael-en bajak izan, oso konzentratuta atera ziren hasieratik.

Lehen zatian kanpotarrek ez zuten jakin presiotik ateratzen eta partzial gogorra jasan zuten atsedenaldirarte (49-11). Josu-k maixuki gidaturiko kontraerasoetan bere taldekieentzat saskiratze errexak lortu zituen, puntu asko lortu ez arren asistentziak ematen jaioa da.

Bigarren zatian presioa egiteari utzi zioten Tolosa B-ko mutilek baina hala ere Bergararrek ez zuten partida irakurtzen jakin eta amaieran emaitza gogor batekin joan behar izan zuten etxera.

Alderdi ofensiboan Beñat (19), Iñaki (19), Ander (17), Jon (15) eta Joakin (13)-en lana azpimarratzekoa izan zen. Partida errexa suertatu arren, ez zuten erasoa bakarkako jokaldietan oinarritu, beti ere hobekien kokatuta zegoen taldekidea bilatzen baitzuten. Horrelako eskuzabaltasuna ez da infantil talde bateko ezaugarri nagusia orokorrean baina ez zen larunbatean Tolosa B taldearen kasua izan. Aitor-ek, Iñigo-k eta Ander-ek ere lan bikaina egin zuten defentsan.

Lehen esan bezala, orain bi asteko atsedenaldia dator Aste Santuak direla eta. Baina Tolosa B-ren kasuan hiru astetakoa izango da, txapelketa hasi bezain pronto atsedenaldia izango bait dute. Hurrengo partida, beraz, Apirilak 28-an Beasain-en. Deskantsatzeko eta indarrak berritzeko garaia da azken txanpari gogotsu ekin ahal izateko. Oraingoan atsedena merezita dute klubeko gaztetxoenek.

menu
menu