Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Teknifikazio jardunaldia Ekainak 10-ean

Oraingo teknifikazio jardunaldia Ekainak 10-ean goizeko 10:00-etatik 12:00-etara izango da eta bertara deituta daudenak, 1995 eta 1996-an jaiotako mutilak eta 1992, 1993, 1994 eta 1995 urteetan jaiotako neskak izango dira.

Pasa den Maiatzak 6-ean izandako arrakastaren ondoren, TAKE-ko zuzendaritzak beste teknifikazio jardunaldi bat antolatzea erabaki du datorren igandean, Ekainak 10, goizeko 10:00-etatik 12:00-etara Usabalgo beheko kantxan.

Jardunaldi hau datorren urtean mini eta infantil mailako lehen urtean arituko diren mutilentzat zabalik dago (1995-1996 urteetan jaiotakoentzat hain zuzen ere). Nesken kasuan, datorren urtean infantil eta kadete mailan jokatuko dutenak daude deituta (1992, 1993, 1994 eta 1995). Prestakuntza lanak bertako entrenatzaile gaituek egingo dituzte. Tolosaldeako zentro guztietako gazteentzat zabalik dago deialdia. Kirol hau beste modu batera ezagutzeko aukera bikaina da.

menu
menu