Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007-ko Tolosa 3x3 Ekainak 16-an izango da

Urtero bezala, iritsi da Tolosa 3x3 txapelketa. San Juan aurreko asteburuan izan ohi da beti eta aurten Ekainak 16 da eguna. Aurtengo berezitasuna senior txapelketarik ez dela izango da. Hiru maila egongo dira: alebinak (95 eta 96), infantilak (93 eta 94) eta kadeteak (91 eta 92).

San Juan-ak gerturatzen ari dira eta horrekin batera dator urteroko 3x3 txapelketa. Aurten Ekainak 16-an ospatuko da goiz eta arratsaldez. Berrikuntzarik azpimarragarriena, senior txapelketarik ez dela izango da. Gazteen aldeko apostua egitea erabaki antolakuntzak eta hiru mailatan banatuko ditu partehartzaileak: alebinak, infantilak eta kadeteak. Talde kopuruaren arabera mutil eta neskek ez dute batera jolastuko.

Txapelketako arauak, 3x3-tan ohikoak direnak izango dira: lau jokalariko taldeak, 15 minutu edo 20 puntu, epaia defentsak eramango du, jokalari bakoitzak lau falta egin ditzake gehienez...

Aurki online izena emateko aukera jarriko dugu martxan, baina ordurarte itxaron ezin duenak, jarraian datozen artxiboetako datuak beteta bidali ditzake tolosa3x3@yahoo.es helbidera edo Shanti Kirolak-era. Izen ematea dohainekoa da maila guztientzat.

Txapelketa Foruen etorbidean jokatuko da eta euria egingo balu, Usabal kiroldegian. Jarraian datoz hiru mailen desberdintasunak:

ALEBINAK:
1995 eta 1996 urteetan jaiotakoentzat zuzendurik dago. Lehen partidak goizeko 9:00-etatik 13:00-era jokatuko dira eta semifinalak eta finala arratsaldean kadete txapelketaren barruan. Sariak Shanti Kirolak-eko opari txartelak izango dira: 300 € lehen taldearentzat, 200 € bigarrenarentzat eta 100 € hirugarrenarentzat.

INFANTILAK:
1993 eta 1994 urteetan jaiotakoentzat zuzendurik dago. Lehen partidak goizeko 9:00-etatik 13:00-era jokatuko dira eta semifinalak eta finala arratsaldean kadete txapelketaren barruan. Sariak Shanti Kirolak-eko opari txartelak izango dira: 300 € lehen taldearentzat, 200 € bigarrenarentzat eta 100 € hirugarrenarentzat.

KADETEAK:
1991 eta 1992 urteetan jaiotakoentzat zuzendurik dago. Lehen partidak goizeko 16:00-etatik 21:00-era jokatuko dira. Sariak Shanti Kirolak-eko opari txartelak izango dira: 400 € lehen taldearentzat, 250 € bigarrenarentzat eta 150 € hirugarrenarentzat.

- Alebinak.doc

- Infantilak.doc

- Kadeteak.doc

menu
menu