Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hastera doa Lehen Maila Nazionaleko abentura Tolos

Pasa den denboraldi arrakastatsuaren ondoren, iritsi da egindako lana borobildu eta mailari eusteko garaia. Aurredenboraldia kaxkar xamarra izan den arren, Jimy-ren mutilak gogo biziz daude denboraldi on bat osatzeko.

Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:00-etatik aurrera Usabal Kiroldegian, emango zaio hasiera Lehen Maila Nazionalari. Bertan izango da Tolosa Aralar aurtengoan, pasa den denboraldiko igoeraren ondoren.

Denboraldi berrirako, taldeak baja bakarra izango du, hau oso garrantzitsua den arren. Izan ere, antolatzaile eta eskolta lanetan aritzen zen Mikel Txiki-k taldea urtebeterako uztea erabaki bait du. Ingalaterran emango du urtebete bertako kanpus batean teknika berriak ikasi eta datorren urtean taldera indarberriturik itzuli eta bultzada nabaria emateko.

Baja hau ahalik eta gutxien nabaritu dadin, bi fitxaketa egin behar izan ditu zuzendaritzak. Batetik, Yon Gonzalez klubean erabat murgiltzea lortu du, entrenatzaile, beheko mailen zuzendari tekniko eta lehen taldeko jokalari bezala. Jokalari eta pertsonai polianitzduna, beraz. Bestetik, Iker Albisu hegalekoa ere batu da taldera. Pasa den denboraldi amaieran taldearekin entrenatzen aritu eta gero, aurtengoan klubak egin dion eskeintzari ezin izan dio ezetzik esan.

Bi fitxaketa hauek pasa den urteko beste 10 jokalariei batuko zaizkie. Antolatzaile lanetan: Kike Konde eta Iñigo Larrañaga; hegalekoetan: Goar Artetxe, Iñigo Martiarena, Alberto Zalduendo eta Fernando Mindegia; pibotetan: Haritz Arana, Ion Izagirre, Joseba Zubeldia eta Kaiet Vidaurre. Entrenatzaile postuan Jimy Perez-ek jarraituko du, Iker Otaño-ren laguntzarekin eta taldeko delegatu bezala Jose Llorente-k. Azken honek ere eskeintza ugari jaso ditu kanpotik, baina klubak eginiko esfortzuari esker bertan geratzea erabaki du, senior taldearen barne erregimenaren kargu eginez.

Esan bezala lehen partidu hau datorren larunbat arratsaldean jokatuko da Usabalen, arratsaldeko 16:00-etatik aurrera. Aurkari, pasa den denboraldian goiko postuetan ibili zen Urdaneta talde bizkaitarra izango da (igoera fasea jokatzera iritsi zena). Talde historiko honek aurtengoan ere pasa den denboraldiko maila bera eman nahiko du eta ez dizkiete tolosarrei gauzak errez jarri nahiko.

Abonuak

Jakina den bezala, klubak abonu txartelak atera ditu denboraldi honetarako. Bertan bi zenbaki ageri dira eta senior taldearen zenbait partidetako atsedenaldietan sariak zozketatuko dira. Horretarako, babesleen laguntza ere eskertzekoa izango da, ahalik eta zozketa gehien egin ahal izateko. Abonuak 10 euroren truke daude salgai eta senior taldeko edozeini eros daitezke.

menu
menu