Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela jubenilen taldeak hastear du denborald

Zenbait urtetan jubenil talderik gabe egon eta gero, aurtengoan osatu da taldea, pasa den denboraldian kadete mailan paper bikaina egin eta gero. Babeslea ere berria du: Orbela Taberna.

Iazko denboraldian, kadete mailan, Gipuzkoako lehen lau postuetan geratu eta gero, urtebete gehiagorekin jubenil mailan arituko dira etorkizuneko senior taldeko jokalariak. Ilusioz beterik dira, aurredenboraldi guztia senior taldearekin egin eta gero. Berrikuntzaz beteriko taldea da. Batetik, azken urteetan TAKE-k jubenil talderik izan ez duelako. Bestetik, babesle eta guzti sortu da taldea, Alde Zaharrean kokaturik dagoen Orbela Taberna-k babestuko bait du taldea, egunez eta, batik bat, gauez. Azkenik, taldeak entrenatzaile berriak izango ditu. Klubeko lehendakari den Koldo “Jofresa” Arsuaga-k aulkian esertzea erabaki du berriro eta Javi Grandes-en laguntzarekin talde honen nondik norakoen ardura izango du.

Taldeari dagokionez, honako hauek osatuko dute: antolatzaileak: Jon Mendiluze, Imanol Larrea eta Samuel Allue; hegalekoak: Garikoitz Gorostidi, Alain Otaegi, Ioritz Alberdi, Xarles Garmendia, Ander Zubelzu eta Iñigo Arratibel; pibotetan: Iker Odriozola, Julen Aranzabal eta Unai Elustondo.

Hamabi jokalariko talde sendoa, beraz, aurtengoan jubenil taldeak izango duena.

Hauen denboraldia asteburu honetan hasiko da, arratsaldeko 18:00-etatik aurrera Usabal Kiroldegiko beheko kantxan. Aurkari Intxaurrondoko C.D. Internacional B izango dute.

menu
menu