Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Burua betiko lepotik

TAKE Laskorainek eta TAKE Tolosa-k galdu gabe jarraitzen dute. TAKE Tovar Iturgintzak ordea oraindik ez du garaipena ezagutzen.

TAKE Laskorainek emaitza onekin jarraitzen du eta fase honetan ez du porrota ezagutzen. Aurreko asteburuan STL Bilintx taldea izan zen aurkaria. Sailkapenak gezurrik esaten ez duela erakutsiz partiduan jaun eta jabe izan ziren hasieratik amaierarte 37-67ko emaitzaz nagusitzeko.

TAKE Tolosa taldeak ere sailkapeneko aurrekaldean jarraitu nahi zuen eta horretarako ezinbestekoa zen garaipena poltsikoratzea. BKL talde Beasaindarra izan zen bixitari Usabal kiroldeagian eta porrot batekin bueltatu behar izan zuten etxera. Emaitza 48-35

TAKE Tovar Iturgintzako mutilek jetsiera faseko lehen partidua jokatu zuten. Eguberritan lehen "match ball"-a gainditu ondoren azken ahalegina egin beharrean aurkitzen dira. Multzo honetan 4 talde aurkitzen dira eta 2 dira bigarren mailara jeisten direnak. Honenbestez bi partida irabaztea ezinezkoa da maila mantentzeko.

Aurkaria ezagun zahar bat izan zen, CD Internacional B taldea. Aurten hirugarrengo aldiz izan ziren nor baino nor. Elkar ezagunak izanik hasiera batetik bi taldeek partidua ondo planteatuta zutela erakutsi zuten. Lehen bi laurdenetan talde donostiarra izan zen nagusi markagailuan +18ko abantaila lortu arte. Orduan etxekoek hutsartea eskatu eta partiduaren nondik norakoa zeharo aldatu zen.

Presiotik era egokian ateraz eta defentsan aldaketa egokiak eginez azken laurdenera 4 puntu behera iristea lortu zen. Azken momentuan aurretik jarri arren ez zuten abantailari eusten jakin eta lehen porrota iritsi zen 52-53ko markagailuaz.

menu
menu