Garaipen borrokatua TAKE Orbela Tabernarentzat
Partidu guztia markagailuan atzetik egon arren garaipena eskuratzea lortu zuen 53-55 CD Internacionalen aurka
Lehen mailara igoera lortu eta gero, fase berri bati garaipen batekin hasiera ematea nahi zuten. Aurreko asteburuan CD Internacional, Intxaurrondoko talde gogorrari egin behar izan zioten bixita.
Bajen ondorioz, Julen Alexander kadeteak bidaiatu zuen jubenil taldearikin, lan txukuna beteaz. Hasieratik partidua gogorra izan zela itsura guztia zuen. Kontrako partzial bat jasoaz 16 puntu egon ziren azpitik partiduan zehar, baina kazta eta erasoan izan zituzten portzentaiak hobetuaz partiduan sartzea lortu zuten berriro.
Azlen laurdenera partiduan sartzea garrantzitsua izan zen, orduan, Reki partidu osoan zehar bota zuen siestatik esnatu eta bere taldeari garaipeneko bidea erakutsi zion 9 puntu garrantzitsu lortuaz. Partidu guztia atzetik pasa arren, 6 segundu faltan, lehen aldiz aurretik jartzea lortu zuten. Honenbestez garaipena tolosara ekarriaz. Amaieran 53-55