Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Prest daude entrenamendu ordutegiak

Seniorrak eta Junior A-ko mutilak Abuztuak 25-ean hasiko dira lanean. Bestalde, gainerako taldeak (Junior B, kadete neska-mutilak eta infantil neska-mutilak) Irailak 1-eko astean hasiko dira, talde bakoitzari dagokion egunetan.

Abuztua amaitzear dago eta horrek, entrenamenduak hasteko garaia iritsi dela adierazten du. Jokalariek oporrak izan badituzte ere, klubeko zuzendaritza lanean aritu da buru belarri udara osoan, Iraila iristen denerako dena prest egon dadin. Lan horietako bat, entrenamendu orduen banaketa antolatzea izan da. Dagoeneko prest dago. Talde guztiek Usabal kiroldegiko goiko kantxan entrenatuko dute eta jarraian adierazten da talde bakoitzak izango duen ordutegia:





SENIOR: astelehen eta astearteetan 18:30-20:30 eta ostiraletan 19:00-20:30.
JUNIOR A: astearteetan 18:30-20:30 eta ostiraletan 19:00-20:30.
JUNIOR B: astelehenetan 18:30-20:30 eta ostiraletan 16:00-17:30.
KADETE A (M): asteazkenetan 17:00-18:30 eta ostiraletan 16:00-17:30.
KADETE A (N): asteazkenetan 17:00-18:30 eta ostiraletan 17:30-19:00.
KADETE B (M): astearte eta ostegunetan 17:00-18:30.
KADETE B (N): astearte eta ostegunetan 17:00-18:30.
INFANTIL A (M): astelehen eta ostiraletan 17:00-18:30.
INFANTIL A (N): astelehenetan 17:00-18:30 eta ostiraletan 17:30-19:00.
INFANTIL B (M): astelehen eta asteazkenetan 17:00-18:30.
INFANTIL B (N): astearte eta ostegunetan 17:00-18:30.

Jarraian doa entrenamendu orduen laburpen taula eta talde bakoitzak izango dituen entrenatzaileak:

- Entrenamendu ordutegiak 08-09.pdf

menu
menu