Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Frantzian izan dira TAKE Saskibaloiko neska mutila

Ekainak 24-tik 28-ra Frantziako Ceret herrian izan dira nazioarteko txapelketa bat jokatu eta bost egunetan zehar talde giro polit bat sortzeko asmoz.

Pasa den urtean Rosas-era egin zuten irteerari jarraipena eman asmoz, aurtengoan Frantziara joan dira TAKE Saskibaloiko gazteak. 100 pertsona inguruko espedizio bat osatu dute, jokalariak 8 taldetan banatuz kadete eta infantil mailetan, eta Frantzia, Katalunia eta Euskal Herriko zenbait talderekin lehiatuz.

Emaitzak gutxienekoak diren arren hiru mailatan hirugarren postua eskuratu dute eta nabari da Tolosaldean saskibaloia jasaten ari den gorakada, bai maila eta bai jokalari kopuruari dagokionez. Orain udara iritsi da eta pare bat hilabetez atsedena hartzeko baliatuko dute bai jokalari eta bai entrenatzaileek. Zuzendaritzak ordea, urte osoan bezala, lanean jarraitu beharko du, datorren denboraldia antolatu eta urtean zehar egingo diren ekintzei forma eman asmoz.

Argazki Galeria

menu
menu