Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amorruz beteriko garaipena Bidebide Ibizarentzat

Hasierako abantailak baliatuz Baskoniaren aurkako partidua irabaztea lortu zuen seniorrak

Eguberritan ia egunero eta lan saio bikoitzetan entrenatu ondoren taldea oraindik bizirik zegoela erakutsi nahi zuten jokalariek. Horretarako areriorik aproposena Baskonia zen. Joaneko partiduan 50 puntugatik galdu ondoren, Tolosan ez duela iñorrek errex irabazten erakutsi nahi zioten.

Hemendik aurrera ohikoa izango zen baja izan zuen taldeak, Mikel Txiki-rena hain zuzen. Bere tokia Kaiet-ek bete zuen kanpotarren kilo eta zentimetroak gelditzeko asmoz.

Baskonia, aste osoan pentsatzen zena eta gero, jokalari guztiekin azaldu zen. Van Dostrum, Diop, Ramon, Buesa, Urzelai, Eizagirre... talde beldurgarria izenei begiratzen badiegu.

Partidua erauntsi bat bezela hasi zuen Bidebide Ibizak 10-0ko partzial batekin. Lehen laurdena 27-13 bukatu zen, lehen minutuetan egon zen nagusitasuna erakutsiz. Atsedenaldirarte etxekoek defentsa gogorra erakutsi zuten eta kanpotarrek ez zuten nondik saskiratzen jakin.

Atsedenaldiaren ondoren defentsa maila jetsi eta Baskoniako jokalariek saskirako bidea errex aurkitzen zuten azken minutuetan 75-75ko markagailua ezarri arte. Orduan Goar, Aza eta Kaiet-ek, falta gehigarriekin lortutako saskiraketak erabakiorrak izan ziren garaipena Usabalen gelditzeko.

Hurrengo igandean Lizarran jokatu beharko dute Legarziaren aurka hil ala bizikoa izan daiteken partidu batean.

Atsedenaldiko zozketan, zenbaki saritua 130-a izan zen.

menu
menu