Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

10 minutuk partidua baldintzatzen dutenean...

Lehen zati ona jokatu ostean, hirugarren laurdenak irabazteko esperantzak zapuztu zituen Promociones Legarzia aurkari zuzenaren aurka.

Sailkapeneko azken bi sailkatuak aurrez aurre Lizarrako kiroldegian, nor baino nor. Zulotik ateratzeko lehen pausoa izan zitekeen bientzat. Aukera aprobetxatzen zuen taldeak bigarren faserako partidu bat gehiago eramango du horrek dakarren lasaitasunarekin.

Partiduaren garrantzia jakinik, Tolosatik Lizarrara joandako zaletuak gutxi izan arren, izen handikoak. Harmailetan zoritxarrez egon zen bestea Lakun antolatzailea izan zen. Beroketan ez zuen azken proba gainditu eta baja garrantzitsua izan zen. Minutu txukunak egin zituen Ignacio juniorrak ordezkatu zuen.

Lehen laurdenean saskiraketa trukaketa egon zen etengabe. Tolosarrek defentsa ona egin zuten baina etengabe eginiko faltek horitxoei jaurtiketa libreak egiteko aukera ematen zieten (21-20). Bigarren laurdenean etxekoek aldeak handitu zituzten baina sartutako hirukoek berriz Bidebidekoak partiduan sartu zituen nahiz eta atsedenaldian 6 puntu atzetik iritsi.

Bigarren zatiaren hasieran dena gaizki atera zen, hirugarren laurden honetan 29-8ko partziala egonda. Azken laurdenean Ignacio, Martia eta Jon Ander-ek eginiko lanak aldea murriztea lortu zuen amaieran.

Ahaztu beharreko partidua eta maila mantentzeko maratoiean beste kilometro bat besterik ez da izan. Entrenatzen jarraitu behar da gauzak hobeto atera ahal izateko. Hurrengo astean Iruñan izango da partidua. Irudia aldatu eta itxura ona azaltzeko partidu egokia izan daiteke.

menu
menu