Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Tabernak beharrezko garaipena lortu zuen Aluminios Alberdi-ren aurka

Lehen fasea amaitzeko partidu bakarraren faltan derrigorrezkoa zuen garaipena, azken jardunaldian irabaztea nahikoa izan zedin sailkapena lortzeko.

Irabazi edo irabazi, beste aukerarik ez zegoen. Garaipenak bakarrik balio zuen, talde honentzat denboraldia desengainu bat bihurtu ez zedin. Aurkaria zuzena zen eta urdinek euren errenta guztia xahutua zuten. Beraz, partidua intetsua eta dramatikoa izango zen.

Oraingo honetan talde osoak bidaiatu zuen eta tolosarrek euren plantilla hobea zela erakutsi zuten kantxan. Hori bai, sufritu beharra izan zen eta asko, helburua lortzeko. Aldeak motzak izan ziren baina urdinek partida osoa kontrolpean izan zuten.

Partida azkarra izan zen eta horregatik izan zen laburra azken emaitza. Etxekoek ezin izan zuten ezer asko egin tolosarren defentsaren aurrean, batipat Elus eta Kaiet-en zentimetroen aurrean.

Lehen laurdeneko 7-11-koaren ondoren, atsedenaldira puntu bateko aldearekin joan ziren, 19-20 pobre batekin.

Hirugarren laurdena oso berdindua izan zen eta Koldo-ren mutilak Manolo-ren hirukoei esker mantendu ziren partiduan (3 sartu zituen laurden honetan). Halere, erasoan ez ziren eroso ari tolosarrak.

Azken laurdenean ordea, defentsa aldaketa bati esker, etxekoek ezin izan zuten euren maila mantendu eta 0-11-ko partzial batekin partidua erabakita geratu zen. Gureek kontraeraso ugari ateratzeko aukera izan zuten eta Kaiet bilatzen ere ondo jakin zuten. Honek, era berean, taldekideei baloia bikoizteko duen trebetasuna ere agerian utzi zuen.

Emaitza honekin, igoera fasea jokatzeko sailkapena azken partiduan izango da jokoan, Iraurgi-ren aurka. Espero dezagun etxekolanak ondo egingo direla eta denboraldiko lehen helburua lortuko dela.

menu
menu