Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ipar TAKE-k ezin izan zuen garaipena lortu Donostian Easo San Patricio-ren aurka

Emaitza honekin, sailkapenaren erdialdean jarraitzen dute 4 garaipen eta 5 porrotekin.

Tolosarrak partidu gogorra izango zelakoan bidaiatu zuten Donostiara eta uste horiek segituan nabaritu ziren. Partidua hotz hasi ondoren eta partzial oso gogor baten ondoren, lehenengo laurdenaren amaieran 22-2 ailegatu ziren.

Bigarren laurdenean, berriz, jokalariak esnatu egin ziren eta defentsa gogortu ondoren eta erasoan gehiago asmatu ondoren, 32-11 amaitu zen lehen zatia.

Atsedenaldiaren ondoren, berriz ere tolosarrak bigun atera ziren eta orain bai donostiarrek aldea handitzea lortu zuten, hirugarren laurdenaren bukaeran 43-12. Partida bukaeran, nahiz eta tolosarrak kasta pixka bat atera nahi izan, ezin izan zuten markagailua txukundu eta bukaeran Easo San Patricio 55 - Ipar TAKE 14 ageri zen markagailuan.

menu
menu