Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sekzio berria takesb.com-en

TAKE-ren irudia munduan barrena zabaldu asmoz, taketarrek bidalitako argazkiekin galeria berria sortu dugu.

Atal berri honen helburua, TAKE-ko irudia munduan barrena zabaltzea da eta horretarako gustura jasoko ditugu taketarrek bidalitako argazkiak.

Argazkien kondizio bakarra, bertan TAKE-ko logoa agertu behar duela da. Horretarako aukera desberdinak dituzue: TAKE-ko kamisetarekin, orri batean logoa inprimatuta, eskuz orri batean logoa marraztuta edo bururatzen zaizuen eratara.

Bidali argazkiak takesb@takesb.com -era.

Argazkiekin batera bidali beharreko informazioa:

- Izena
- Abizena
- Argazkia zein egunetan ateratakoa den
- Argazkia aterata dagoen tokiaren deskribapen txiki bat

Argazki guzti hauek, horretarako sortu dugun galerian argitaratuko dira, hasierako orrian "TAKETARRAK" menu barruan dagoen "TAKE MUNDUAN" argazki galerian.

Ea noraino iristen den TAKE-ren irudia!!!!!

menu
menu