Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Abuztuak 20-tik 22-ra Zarauzko 3x3-a

Bertaratu nahi duenak www.zast.es-en aurkituko ditu zehaztasun gehiago.

Hurrengo Abuztuak 20tik 22ra Zarauzko 3x3 saskibakloiko lehiaketa ospatuko da Zarauzko Itsas Pasealekuan. Txapelketa baldintza ezinhobeetan jokatzen da, hondartzatik pausu batetara montatutako zortzi zelai zabaletan. Zelai bakoitzak patrozinatzaile baten izena darama, Babyauto, Diario Vasco, Euskalduna Taberna, Kutxa, Lagunaro, Nere Sport, eta Txuri Urdin. Laguntzaile hauei esker, Zarauzko Kirol Patronato eta Turismoa Bulegoarekin, hostalaritza eta dendari elkarteen laguntzarekin eta beste laguntzaile askori esker, -besteak beste barcelo Bidaiak, Begitek, Aisia Orio eta Sayalero-, egun hauetan Zarautz saskibaloiaren festa bihurtzea lortu da.

Iaz 150 talde inguruk hartu zuten parte, hamabi mailetan banatuak, tartean ahulkidun saskibaloikoak ere etziren falta. Maila bakoitzeko txapelketak goiz edo arratsalde bat irauten du, jokalarien taldeak osatzea eta kanpokoei Zarautzera hurbiltzea erraztuz. Antolatzaileek partaidetza txikieneko mailak bultzatu nahi dituzte. Bereziki senior nesken mailan iaz 7 talde bakarrik hartu zuten dagoen giroa eta sariak ikusita exkax. Ea aurtengoan neska gehiago animatzen den, ziur ez direla damutuko.

Txapelketari lotuak beste zenbait txapelketa eta ekintza antolatzen dira. Haien artean, aurten bigarrengo aldiz Aisia Orio Ipotx Hegalarien txapelketa antolatuko da. 1’80tik berakoentzat zuzendutako birrinketa lehiaketa da. Saski txikietan jokatuko da. Iaz Mikel Abadia eta Estebe Lasak jaso zuten lehen saria, eta txapelketa etxekoen artean jokatu zen. Bigarren edizio honetan jolsti guztiei irekiko zaie txapelketa. Hasi entrenatzen!!!

Ezin ahaztu argazki lehiaketa eta tortilla txapelketa, ezta Lagun Aro GBCren eskutik lortu ditugun puzgarriak, ACBko jokalarien bisitak… eta www.zast.es-en hurrengo egunetan zehaztuko diren hainbat eta hainbat sari eta zozketa.

Izan ere, izenematea webaren bitartez egin daiteke. Aurreko ostiraletik irekia dago eta dagoeneko 30 taldek eman dute izena. Konkurtsoetan izenemate moduak hurrengo egunetan zehaztuko dira. Txapelketan parte hartzeko zalantzetan jarraitzen duenak Youtuben 3x3 zarautz bilatzea besterik ez du.

menu
menu