Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Geldiezin dabil Triki TAKE

3. partidua jarraian irabaztea lortu zuen larunbatean Ordizian, azken emaitza Ordizia K.E. 44 – Triki TAKE 58 izan zelarik.

Tolosarrek haseratik gogor ekin zioten eta lehen bi laurdenetan, taldearen altuera aprobetxatuz eta kontraerasoak burutuz, atsedenaldira nahikoa zirudien aldea zutela iritsi ziren, 20 puntuko abantailaz.

Hala eta guztiz ere, hirugarren laurdenean, ohiko tentsio falta berriro ere taldean gailendu zen eta ordiziarrek markagailuan gerturatzea lortu zuten, laugarren laurdenean dena erabakitzeke zegoelarik.

Azken laurdenean, bi taldeen artean dagoen aldea nabarmen geratu zen eta tolosarrek denboraldiko 4. garaipena erdietsi zuten.

Nere lagun kuttun batek dioen bezela, gauzak positiboki ikusi behar dira eta larunbateko Zarautz-en aurkako partiduari ere horrela ekin behar dio taldeak. Azken asteetan lanean serio dabil Triki TAKE eta ereindako haziak, fruitua ematen hasteko garaia da.

1,2,3…. TAKE!!!

menu
menu