Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen izugarria TAKE Tovar Iturgintzak liderraren aurka lorturikoa

Abenduak 18-ko partidua urtea bikain amaitzeko baliatu zuten kadeteek.

Oso partida zaila eta gogorra zuten gure mutilek: Easok 10 garaipen segidan zeramatzan ligan eta denboraldi osoan partidu bakarra galduta zuten, dudarik gabe, kategoriko talde onena eta indartsuena.

Baina gure jokalariak ez ziren kokildu eta partidu ona eta ondo konpetitzeko asmoarekin atera ziren, eta nola gainera: partidu osoan aurretik markagailuan, partiduaren erritmoa gurea zen, bai defentsan eta baita erasoan ere: partidu borobila burutu genuen!!!!

Hala ere, momentu kritiko bat egon zen: partidu osoan 4-5 puntuko errenta eduki eta gero, 2 minutu t´erdi faltan partidua berdindu egin zen eta hurrengo erasoan Easok aurretik jartzea lortu zuen. Baina hor eman genuen gure azkeneko bultzakada eta liderrak ezin izan zuen gure irabazteko gosea asetu: ez zuten berriro kanastarik sartu eta 6-0 bati esker, partidua 4 puntugatik eraman genuen gure patrikara.

Aipatzekoa TALDE osoaren lana, indarra, gogoa, kontzentrazioa: bide horretatik segitu behar deu, denboraldiko hilabete onenak orain datoz eta!!!

1, 2, 3 TAKE TOVAR ITURGINTZA!!!

menu
menu