Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Taberna beste lider bati gailendu zitzaion

Oraingo honetan Easo indartsua izan zuten aurkari eta 83-67 irabazi zieten

Denboraldiko partidurik serioenean TAKE Orbela Taberna-k Easo-ri irabazi zion bai kantxa barruan eta baita kanpoan ere heldutasun handiagoa agertu zuelako. Izan ere, donostiarrek ikusi zutenean saskibaloian jokatuaz ez zutela garaipenik lortuko, partidua beste bide batera eraman nahi izan zuten eta okerrago joan zitzaien, urdinak joko horretan ez baitziren erori eta euren hilobia prestatzea besterik e zuten lortu.

Lehen bi laurdenetan partida oso entretenigarria izan zen, defentsa gogorrekin eta erasoan ideiak garbi izanez. Partida nahiko parekatua joan zen, eta 19-16 eta 38-35 izan zen emaitza lehen bi laurden horien amaieran. Hori bai, urdinek aulki osoa mugitu zuten eta aurkaria fisikoki nekaraztea lortu zuten.

Hortik aurrera, donostiarrek eskuak asko erabili zituzten defentsan, baina beste askotan ez bezala, oraingoan epaileak adierazi egin zituen, eta ondorioz faltak pilatzen joan ziren, partidua etengabe geratuz. Urdinek ez zituzten jaurtiketa libreak baliatu laurden honetan eta 16-tik 7 saskiratuz, azken laurdenera 59-56 sartu ziren.

Azken laurdena guztiz tolosarren aldekoa izan zen, donostiarrak fisikoki asko jaitsi baitziren, uneoro epailean erabakiak protestatuz. Koldo-renek bere horretan jarraituz zuten eta azkenean aldea 18 puntutaraino igo zen.

TAKE Orbela Taberna: Kike (4), Ignacio (6), Gari (2), Beñat (16), Martia (11), Reki (2), Ioritz (5), Amonda (2),Iker (6), Mikel, Kaiet (18) eta Kepa.

menu
menu