Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Seigarren garaipena TAKE Urkizu-rentzat

Hirugarren postuan tinko darraite gure neskek.

Gogor atera ziren gure neskak lehenengo zatian kantxara eta abantaila polita lortu zuten (12-4). Ondorengo bi zatietan, ordea, aurkaria hurbildu egin zen markagailuan eta azkeneko zatira 22-18 iritsi ziren. Azkeneko zatiko defentsa onak eta prestatutako jokaldi batzuekin garaipena etxean geratu zen (31-22).

Bi taldeek eta batez ere tolosarrek kanasta erraz mordoa hutsegin zuten eta jaurtiketa libreetan bakarra sartu zuten hamabost saiakeretatik gure neskek. Honek emaitza motz utzi zuen. Entrenamenduetan gogor saiatzen jarraitu beharko dugun seinale.

Datorren astean, larunbat goizeko 12:45-etan Bergaran jokatu beharko dute partida. Ea asteko entrenamenduek fruitua ematen duten jokatuko dugun partidan.

Aupa Ekipo,
1,2,3…TAKE!!!

menu
menu