Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Fase berri bati begira

Ez zuten garaipenik erdietsi gure neskek

Azken boladan, garaipenik erdietsi ezinik dabiltza Take Aralar Kirolak-eko neskak.

Badirudi taldea guztiz osatua dagoela, baja guztiak errekuperatu eta indarberrituta hasteko gogoz daude. Hala ere ez zen aski izan, joan zen larunbatean, Donostian jokaturiko norgehiagokari aurre egiteko. Lehen laurdenean, nahiko txukun hasi baziren ere, 2.laurdenerako, entrenamendu falta eta arnas estuak izan ziren nagusi kantxan. 3.laurdenean berriz, ohetik esnatu berriak ziruditen, alde batetik bestera korrika ibili ziren, jokoari zentzua bilatu ezinik. 4.enerako esnatzea lortu zuten baina, beranduegi zen ordurako.

Guztia hau ikusit eta fase berri batean sartzen garela kontuan hartuta, beste dinamika eta seriotasun baekin ekin diogu falta den denboraldiari. Gogotsu ari dira lanean eta iritsiko dira desio diren emaitzak.

Animo neskak!!

1,2,3 Xuxta!!

menu
menu