Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen erosoegia juniorrentzat

Easori aurre egiteko ez zuten inongp arazorik izan

Garaipenarekin etxeratu ziren junior mutilak. Partida nahiko arraroa izan zen, kontuan hartuta, Martiak joaterik ez zuela izan “arrazoi desberdinak medio” eta bere ordez, Naiara joan zen entrenatzaile modura. Horrez gain, Beñat eta Asier ere ez ziren joan beste deialdi bat eta lesioak zituztelako. Hutsune hori betetzeko Iñigo Moreno joan zen bere dohaiak erakutsi eta taldeari bultzada handi bat ematera. Aipatu behar da lan handia egin zuela bere lehen minutuak zirela kontuan hartuta.

Erraza bazirudien ere partida irabazteak, seriotasun eta umiltasun osoz kantxaratu ziren gure mutilak. Lehen laurdenean nahiko erabakita utzi zuten partida eta handik aurrera, euren jokoa nagusitu zen kantxan. Defentsa sendo batetik hasi eta atake fin batean amaitu arte. Horrela, 43-78ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.

Orain, fase berri bati ekin diote eta ea azken partiduan bezain erraztasun handiak izaten dituzten hemendik aurrerako partidetan saskiratzeko.

1, 2, 3 Take!

menu
menu