Urriak 7-an hasiko da TAKE Eskola
Izenemateko takesb@takesb.com helbidera idatzi edo egunean bertan Usabal-en agertu
Ostiral honetan emango zaio hasiera 11/12 denboraldiko TAKE Eskolari. Iazko ordutegi berdina mantenduko da, ostiralero 17:30-etatik 19:00-etara Usabalgo goiko kantxan.
Denboraldi berri honetan TAKE Eskola osatuko duten gazteak 2000, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaioak izango dira.
Izenemateak egiteko takesb@takesb.com -era idatzi daiteke edo bestela, egunean bertan Usabalgo goiko kantxan agertu kirol arroparekin.