Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merezitako porrota TAKE Iurre Tabernarentzat

Kontzentrazio faltaren ondorioz, TAKEko beste taldea gailendu zen derby Tolosarrean.

Partida kaxkarra TAKE Iurre Taberna errendimenduko kadeteak jokatutakoa azken jardunaldian. Taldea Bergaran partida bikaina burutzetik zetorren aurreko asteko partidan, baina ez zitzaion joko onari jarraipenik eman. Aurkaria oraingoan gure jokalari gehienak baino urtebete zaharragoez osatutako TAKE zen.
Hasieratik lo kantxaratu zen taldea: aurkariak nahi-ahala mugitzen zuen baloia, jaurtiketa errazak egiten uzten zitzaien, baloi asko galduta, … Horrek guztiak hasieratik partida maldan gora jartzea ekarri zuen, 29-43 atsedenaldian.
Jokalariak intentsitate gehiagorekin ekin zioten 3. laurdenari, baina ez zen nahikoa izan. Gainera, oraindik ere oinarrizko akats asko egin ziren, eta partida guztiz hautsi zen. Azken 10 minutuetan borrokatu egin zuen behintzat TAKE Iurre Tabernak, saskibaloian eta edozein kiroletan jolasteko behar den tentsioa eta gogoa lehen aldiz erakutsiz. Amaieran, TAKE IURRE TABERNA 58-77 TAKE.
Argi geratu zen datozen partidetarako beharrezkoak izango direla, kontzentrazioa, intentsitatea eta borroka, bestela ezin gaitezke inoren kontra lehiatu.
Larunbat honetan Mondragon Unibertsitatea jasoko TAKE Iurre Tabernak Usabalen, 10:30tan.
1, 2, 3…TAKE!

menu
menu