Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asko esan nahi duen garaipena, sinistu nahi bada

TAKE ARALAR KIROLAK 42 – ATLETICO SN SN 38

Larunbatean, agian, azken urtean taldeak amesten zuen denboraldiaren lehen printzak agertu ziren. Ez zen partidu erreza. Aurkariak final four-ean sartu nahi bazuen, irabazteko beharra zuen eta nahiz eta taldeak azken partiduetan lan polita egin, ez zuen garaipenik lortzen hobeak diren taldeen aurka. Estatistikak apurtzeko omen dira eta larunbatean, norgehiagoka serio batean, helburua lortu zen.

Taldeak, batez ere atzean egindako lan onarekin, donostiarrei ez zieten beraien jokoa burutzen utzi. Partidu lehiatua izan zen eta tolosarrek partidu osoan aurretik joatearen saria jaso zuten amaiera estu batean.

Denboraldia amaitzeko partidu gutxi geratzen dira eta idazten duen honi, taldeak igoera faseko lehen itzulia azken partiduetan erakusten ari den jarrerarekin ez borrokatu izanak ematen dio pena. Denek helburu bera ez izana.

Datozen asteetan ez da partidurik izango. Gogor jarraitu behar da entrenatzen eta garaipenen olatua luzatzen saiatu.

1, 2, 3… XUSTA!!!!

menu
menu