Harrobiko topaketa Santanderreko Cantbasket taldearekin
Igandean goiz eta arratsaldez saskibaloi topaketaz gozatzeko aukera izan zuten klubeko gaztetxoek
Santanderreko Cantbasket taldearekin harrobiko topaketa egin zuten TAKEko gaztetxoek igande guztian zehar. TAKE Eskolatik benjamin neskak eta alebin mutilak aritu ziren nor baino nor kantabriarrekin. Infantil eta kadete mailan bai mutilak eta bai neskak aritu ziren. Goizean zehar Usabal kiroldegian eta arratsaldean Anoetako Abraham Olano kiroldegian izan ziren partiduak.
Giro bikaina egon zen bi harrobien artean eta umeek ederki pasa zuten. Errepikatzeko moduko esperientzia!