Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EBAko taldeak garaipenarekin eman dio hasiera urteari

TAKE Tolosa 62 - Leihoak Zarautz 45

Abenduko bi porroten ostean eta eguberrietako paroiaren ondoren denbora dexente zen taldeak ez zuela garaipenik eskuratzen. Ahalik eta azkarren garaipenaren bidera bueltatzea zuen helburu taldeak. Partidurako bi antolatzaileak, Telmo eta Josu baja izan ziren. Beraien ordez lan bikaina egiten ari den Andoni Elustondok minutuak izan zituen.

Partidua erritmo geldoarekin hasi zen eta tolosarren defentsa nagusi izan zen. (5min 8-1). Pixkanaka bi taldeak animatzen joan ziren baina derbyetan izaten den bezala berdintasuna zen nagusi. (10min 18-13)

Bigarren laurdenean zarauztarrak jokoaren erritmoan nagusitzen joan ziren eta abantailak murriztuz joan ziren atsedenaldiko 31-28rarte. Atsedenaldiaren ondoren etxekoak defentsan oso sendo atera ziren kanpotarrei bost puntu soilik saskiratzen uzten.

Azken laurdena 42-33 hasi zen. Tolosarrek maixuki kudeatu zuten abantaila azken minutuetan amaierako 62-45era iritsi arte. Garaipen garrantzitsua urdiñentzat 5-5ko balantzea eskuratu ahal izateko.

Hurrengo astean taldeak Santanderren jokatuko du Estela talde indartsuaren aurka.

menu
menu