JOKOA DOMINATU = GARAIPENA
TAKE TOLOSA 51 - CAFES AITONA ASKATUAK 44
Liderra genuen bisitari Usabalen baina Takek bere indarretan sinisten zuen.
Taldea oso partidu onak burutzen ari da, eta larunbat honetan ez zen kontrakoa gertatu. Hasieratik partiduan sartuta, intentsitatez eta konzentrazioz. Lan ona burutu zuten mutilek baina kanasta azpian saskiratze ugari utzi eta markagailua beti estu mantentzen zen.
Azpimarratzekoa defentsako lana, momentu batzuetan perfekziotik oso gertu: komunikazioa, laguntzak, esfortzua,..., horri esker mantendu zen taldea partiduan sartuta.
Erasoan oso ondo manejatu zuten espazio banaketa eta baloiaren mugimendua, baina baloia kanasta barruan sartu behar da eta hori ez bada gertatzen...
Partidua berdinduta iritsi zen azkeneko bost minutuetara, eta jokalariek aurrerapauso bat eman zuten bai intentsitate aldetik eta bai erabaki zuzen aldetik. Primerako hiru defentsak + hiru erasok, 5-6 puntuko aldea eman zioten taldeari, eta azkeneko bi minutuetan oso ondo kudeatu zuten irekitako alde txiki hori.
Bukaeran, zazpi puntuko aldea eta jokalariak pozez zoratzen: argi zuten burututako lana oso ona izan zela.
Garaipen honek azkenaldiko bide berberetik segitzeko gogoa eta grina emango dio taldeari, dudik gabe!!!
1, 2, 3, TAKE!!!