Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NOR GARA GU ZER GARA GU

TAKE Oria elektrizitatea 44- Petritegi Mundarro 54

Horixe da behin eta berriz tadeak argi izan behar dituen bi ideiak. Nor garen eta zer nahi dugun present daukagunean, taldea oso joko polita eta eraginkorra egiteko gai da.

Take Oria Electricidad taldeak, Astigarragako La Salle taldea jaso zuen larunbatean eguardiko 12:00tan. Aurreko norgehiagokan gertatu bezala, taldeak oso hasiera ona eman zion partidari. Minutuak aurrera joan ahala, kanpotarrak partidan joan ziren eta lehen laurdenaren amaieran, berdinketa zen markagailuan.

Bigarren laurdenean, etxeko taldeak bere izaera zein izan behar duen ahaztu zuen. Joko indibidualean oinarritu zen eta horrelakoetan ohiko izaten den bezala, aurkariak abantaila lortu zuen. Bi mugimendurekin jokaldiak amaitu nahi ziren eta zaila izaten da. Atsedenaldian 10 puntuko aldea zen.

Bigarren zatian, etxeko taldeak bere jokoa berreskuratu zuen eta aurkariei aurre egiteko gai dela ikusi ahal izan zen. Orain arte, aurkariak askoz ere fisiko indartsuagoa izan dute eta ziurrenik, urte osoan horrela izango da, baina talde-lanean oinarrituriko jokoa eginez gero, edozein aurkariri aurre egiteko aukera dagoela ikusi daiteke.

Amaieran, porrota jaso zuen Take Oria Electricidad taldeak, atsedenaldiko alde berberarekin. Poliki-poliki gauzak hobeto egiten ari dira eta horrela jarraitu beharra dago, lehen garaipenaren desioarekin.

Animo mutilak!!!

menu
menu